Forgot Password

Hasiera

“Ongi etorri eskolara” proiektua Gipuzkoako lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetan aurrera eramaten da. Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.

Helburu horrekin, esku-hartzeak egiten ditu irakasleekin, ikasleekin eta, batez ere, familiekin, “Familia Laguna” programaren bidez.

Programa honek gizarte eta hezkuntza arloetan akonpainamendua eskaintzen du hurbiltasun harremanen bitartez, Gipuzkoara herrialde ezberdinetatik emigratu duten familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunak harremanetan jarriz.
Donostiako, Andoaingo eta Errenteriako 210 familiek parte hartuko dute familia-laguna programan 2021-22 ikasturtean, kulturen arteko hurbiltasun eta ezagutza harremanak sortuz.

57 elkartek eta erakundek parte hartzen dute programan gurekin lankidetzan, Gipuzkoan bizikidetzaren alde lan egiteko.

Gure eskolak, mila kolore dituelako.

Datozen ekitaldiak
maiatza 2022
Ekitaldirik ez!
Loader..
Familia laguna programa Korrikaren alde

Familia laguna programa Korrikaren alde

Joan den apirilaren 10ean, Familia laguna programak bat egin zuen Korrikarekin Donostian. Euskara ikasten ari diren eta programan parte hartzen…

Su-artean, Gure artean, hirugarren topaketa

Apirilak 7an Su-artean Gure-artean, Gizarte Zerbitzuen udal ekimenaren hirugarren topaketa egin zen Andoaingo Karrika elkartean. Ongi Etorri Eskolara proiektuaren bidez,…

Su-artean, Gure artean, hirugarren topaketa
Gure lurra, kulturarteko begirada

Apirilaren 6an, asteazkenean, “Nire lurra, kulturarteko begirada” ekimena jarri genuen abian, hainbat jatorritako argazkilarien eta kultura-aniztasunaren eta arrazakeriaren aurka lan…

Gure lurra, kulturarteko begirada