“Ongi etorri eskolara” proiektua Gipuzkoako lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetan aurrera eramaten da. Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.
Helburu horrekin, esku-hartzeak egiten ditu irakasleekin, ikasleekin eta, batez ere, familiekin, “Familia Laguna” programaren bidez.
Programa honek gizarte eta hezkuntza arloetan akonpainamendua eskaintzen du hurbiltasun harremanen bitartez, Gipuzkoara herrialde ezberdinetatik emigratu duten familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunak harremanetan jarriz.
Donostiako, Irungo, Andoaingo eta Errenteriako 200 familia baino gehiago parte hartuko dute familia-laguna programan 2023-2024 ikasturtean, kulturen arteko hurbiltasun eta ezagutza harremanak sortuz.
57 elkartek eta erakundek parte hartzen dute programan gurekin lankidetzan, Gipuzkoan bizikidetzaren alde lan egiteko.
Gure eskolak, mila kolore dituelako.