Forgot Password

Hasiera

“Ongi etorri eskolara” proiektua Gipuzkoako lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetan aurrera eramaten da. Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.

Helburu horrekin, esku-hartzeak egiten ditu irakasleekin, ikasleekin eta, batez ere, familiekin, “Familia Laguna” programaren bidez.

Programa honek gizarte eta hezkuntza arloetan akonpainamendua eskaintzen du hurbiltasun harremanen bitartez, Gipuzkoara herrialde ezberdinetatik emigratu duten familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunak harremanetan jarriz.
Donostiako, Irungo, Andoaingo eta Errenteriako 200 familia baino gehiago parte hartuko dute familia-laguna programan 2023-2024 ikasturtean, kulturen arteko hurbiltasun eta ezagutza harremanak sortuz.

57 elkartek eta erakundek parte hartzen dute programan gurekin lankidetzan, Gipuzkoan bizikidetzaren alde lan egiteko.

Gure eskolak, mila kolore dituelako.

FAMILIA LAGUNA PROGRAMA

Datozen ekitaldiak
Ekitaldirik ez!
Loader..
Amara Berri eguna 2026

Amara Berri eguna 2026

Urriaren 24an, larunbatean, Amara Berri Egunean parte hartu genuen. Aurten, berrikuntza gisa, Aitzol parkean ospatu zen. Auzoan lan egiten dugun…

Kulturarteko Oka erraldoia Porrontxo jaietan

Asteartean, irailaren 15ean, Kulturarteko Oka erraldoia egin genuen Porrontxo jaietako egitarauaren barruan, haurrei zuzendutako jarduera parte-hartzaile gisa. Jolasaren bidez, haurrek…

Kulturarteko Oka erraldoia Porrontxo jaietan
Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26

Ekainaren 18an, programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zen Andoaingo Etxeberrieta parkean. Ekitaldian, ikasturte honetan programan parte…

Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26