2023-24 Kulturarteako Liburuaren Eguna Andoainen

2023-24 Kulturarteako Liburuaren  Eguna Andoainen

Apirilaren 24an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen Andoainen kulturen artean. Andoaingo liburutegiarekin elkarlanean, arabierazko, gaztelerazko, ingelesezko eta euskarazko ipuinak irakurri ziren. Oumaima eta Ichraq, Ogechika eta Chidera, Arkaitz eta Vivianak beren jatorrizko herrialdeetara eraman gintuzten bolada batez.

Andoaingo haurrentzat, oso aberasgarria izan zen ipuinak hainbat hizkuntzatan entzutea eta ondoren, orri markatzaileak egiteko tailer bat egitea. Beste aukera bat, Andoaingo udalerriarekin bat egiten duten kulturen aberastasuna ezagutzeko.