Apirilean, Irungo Dunboa ikastetxeko Familia Lagunei zuzendutako baliabide topaketak aurrera eraman dira. Bata apirilaren 16an Palmera Montero gunean, eta bestea, apirilaren 30an Emakumeen Etxean.
Bi topaketetan, familia parte hartzaileek, udalerrian zerbitzu eta elkarte desberdinetatik eskaintzen diren programa eta baliabidea ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute lehen eskutik. Aurkeztutako baliabideak udal Ongizate Sailak, udaleko Berdintasun Sailak, Haurtxokoen sareak eta Adiskidetuak, Bidez Bide eta Parean elkarteak eskaintzen dituztenak izan ziren. Gainera, Emakumeen Etxearen kasuan, espazioa ezagutzeko aukera izan zen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Irungo udalari eskainitako laguntzarengatik eta topaketan parte hartu zuten baliabideetako ordezkariei.