Familia Laguna programa 2024-25 ikasturtea abian da Irunen, Bilbon eta Gasteizen.

Familia Laguna programa 2024-25 ikasturtea abian da Irunen, Bilbon eta Gasteizen.

Joan den azaroaren 19an, Familia laguna programaren ikasturte hasiera izan zen Irungo Dunboa ikastetxean. 2 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten jatorri ezberdinetako 14 familiek parte hartuko dute ikasturte honetan Dunboa eskolako akonpainamendu programan. Topaketan, ikasturte honetan eskolan kulturarteko harreman horiek sortuko dituzten 7 bikoteen aurkezpenak egin ziren.

Merienda baten inguruan, familiek akonpainamendua egingo dieten familiak ezagutu zituzten, eta beren zaletasunei, ordutegiei, konfiantzazko harreman hori sortzeko erabiliko dituzten komunikazio moduei eta horiek errazteko egingo dituzten jarduerei buruzko informazioa partekatu zuten. 7 bikoteen hurrengo hitzordua formakuntza espezifiko bat jasotzeko izango da, kulturarteko harreman horiek ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten eta akonpainamendu hori modu egokian eskaini dezaten.

Irungo (Gipuzkoa) Dunboa HLHI ikastetxearen topaketarekin batera, Bilboko Arangoiti ikastetxean eta Gasteizko Adurtza ikastolan ere egin dira topaketak. Azken bi horiek akonpainamendu-programa estreinatu dute, eta 13 eta 14 familiak parte hartu dute zentro bakoitzean.

Proiektu hori hiru lurraldeetan jarri zen abian, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak finantzatuta, eta joan den ikasturtean hasi zen hiru ikastetxeetan aurretiazko ikerketa- eta sentsibilizazio-lan batekin. Horrela, hiru ikastetxeetara etorri berri diren familiekin kulturarteko akonpainamendu-sareak egiten hasi zen.

Ikasturte honetan, 2024-25, ikerketa- eta sentsibilizazio-fasean proiektuarekin bat egingo dute beste hiru zentrok: Ramon Bajo ikastetxeak Gasteizen, Toki Alai ikastetxeak Irunen eta Intxixu ikastolak Bilbon.

Zorionak eskola anitza, inklusiboa eta arrazakeriaren aurkakoa lortzeko bidean elkarrekin parte hartzea erabaki duzuen familiei, hasiera ona opa dizuegu!!!!