FAMILIA LAGUNA, TOPAKETA GASTRONOMIKOAK

FAMILIA LAGUNA, TOPAKETA GASTRONOMIKOAK

Abenduan zehar, Donostiako hainbat auzotan, Errenterian, Irunen eta Andoainen, programako familien topaketa gastronomikoak egin dira hainbat elkarte gastronomikotan, eta elkarte horiek beren lekua utzi dute elkargune horiei bide emateko. Elkar hobeto ezagutzeko, hainbat jatorritako platerak partekatzeko eta dastatzeko gunea.

10 topaketa gastronomiko egin dira eta 200 pertsona inguruk parte hartu dute elkarte hauetan: Andoaingo Andoaindarra, Irungo Dunboako Auzo Elkartea, Errenteriako Txintxarri eta Donostian: Arrano, Kresala, Ikasbide, Zulozahar, Txirain, Marruma eta Txapel-aundi.

Eskerrik asko, eta on egin!!!!!