JAIEN LIBURUXKA
Honako bilduman, Donostiako eskoletan ospatzen diren jaiei buruzko informazioa bildu dugu, euskaraz, gaztelaniaz eta beste hamar hizkuntzatan. >Helburua ikastetxeetan ospatzen diren jaien jatorria eta historia beste herrialde batetik iritsi berri diren familiei ezagutzera eman, eta, aldi berean, gure eskolak osatzen duen aniztasuna ikusaraztea eta balioan jartzea izan da. (kasu honetan jatorria beste herrilde batean duten familien parte-hartzearen bidez, beraien jatorrizko hizkuntzetara textua itzuliz).
Bildumaren sarreran aipatzen den bezala, duela urte batzuk Amara Berri ikastetxean hasitako proiektua da, Guraso Elkartearen eta Ongi Etorri Eskolara Udal proiektuaren arteko lankidetzaren bitartez: Harrera egoki bat egiteak eta kultura aniztasuna balioan jartzeak duen garrantzia azpimarratzearekin batera, bilduma honen bidez baita ere, ospakizunak berrikusteko eta hausnartzeko gonbitea luzatu nahi dugu, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegi batetik: zer sinbolizatzen dute?, nor ordezkatzen dute?, eta zer estereotipo erreproduzitzen dituzte?. Arrazakeriaren aurkako hainbat kolektibok urteetan adierazi izan duten bezala, inauteri eta beste zenbait jaietan egiten den antzera, jaietan kultura, etnia edo arraza batzuk folklorizatzeko, estereotipatzeko edo estigmatizatzeko joera dugu. Jaiak eraldaketarako espazio eta eraiki nahi dugun gizartearen ispilu ere badirenez, garrantzitsua iruditzen zaigu honen inguruko gogoeta egitea, gure jaiak berrikusi, zalantzan jarri eta espazio inklusibo bihurtzeko, non jatorri kultural eta etniko desberdinak ikuspegi erreal, kritiko eta duin batetik aurkeztuko diren.
Jai liburuxka PDFn Deskargatu