Ekainaren 10ean, Amara Berri eskolako jaia ospatu zen Morlans eraikinean. Ongi Etorri Eskolara proiektuko eskolako kulturarteko talde eragiletik harri margoketa tailerra aurrera eraman genuen. Aurten talde eragiletik eta guraso elkartearekin elkarlanean apustu berezia egin da eskolako jaialdian kultururarteko ikuspegia txertatzeko.
Hau honela, harri margoketa tailerrean, Familia Laguna programan parte hartu duten gurasoek euskarazko hitzak beraien jatorrizko hizkuntzan (taiwanesa, arabea, frantsesa, portugesa…) nola idazten diren erakutsi ziguten. Oso aproposa izan zen ikastetxea osatzen duten jatorri eta hizkuntza ezberdinak balioan jarri eta ezagutzera emateko.
Eskerrik asko parte hartu zenuten gurasoei! Eta jaialdiaren antolakuntzan ibili zareten guztioi!