Amara Berri eskolako kulturarteko jaia

Amara Berri eskolako kulturarteko jaia

Joan den maiatzaren 13an, Amara Berriko kulturarteko talde eragileak, guraso, IGE, irakasle eta Ongi etorri eskolara proiektuko kideek osatzen dutena, ikastetxeko kulturarteko jaia antolatu zuen Armerias Plazan. Eskolako jatorri desberdinetako familiek beren jatorrizko herrialdeetako artea, literatura, gastronomia eta ohiturak irakatsi zizkiguten, eta eskolako ikasleek dragoi txinatarra auzoan zehar gidatu zuten. Jaiari amaiera emateko, plaza kolorez bete zen jatorri indiarreko Holi jaia ospatuz. Kolorez betetako arratsaldea!!!!