Urtero bezala, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 17an, igandea, Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Martxa antolatu zen.
Aurten ere, Ongi Etorri Eskolarako kideak SOS Arrazakeriak egindako deialdira batu ginen, eta Familia Laguna programako hainbat familiekin batera martxara bertaratu ginen, diskriminazioari aurre egiteaz gain, gure gizartean dugun aniztasun kulturala erreibindikatuz.