Ekainaren 13an, ikasturte honetan Errenteriako “Familia Laguna” programan parte-hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin genuen.
Merienda, diplomak, sorpresaren bat, eta Kromosoma tailerrako kideek sortutako jolasak egon ziren. Arratsalde oso polita izan zen.
Eskerrik asko ekitaldian parte-hartu zenuten guztioi! Eta bereziki, familiei, kulturarteko harreman-ereduak eraikitzea posible dela erakusteagatik.