Forgot Password

Euskara Zure Lagun Hoberena programa

EUSKARA ZURE LAGUN HOBERENA

Programa hau, Elkartearekin koop, Bagera eta Lau Haizetara elkartearekin elkarlanean aurrera eramaten dugu Elkarrekin Kooperatibatik. 

Donostiako eta Errenteriako “Familia Laguna” programan parte-hartzen duten eta ikastetxeetara beste herrialde batetik etorri berriak diren haurrei zuzendua dago. Zehazki, 6 eta 12 adintartean kokatzen diren haurrei. 

Programaren bidez, haurren euskara eta errendimendu akademikoa modu ludikoan indartu, eskola-arrakastarako tresnak eman eta euskarazko aisialdiko baliabideak eta espazioak eskuratzeko aukera eman nahi da. 

Hau honela, ikasle bakoitzari astean bi saio eskaintzen zaizkio (ordu eta erdikoa bakoitza), bata etxeko lanak indartzeko eta bestea aisialdian euskarazko jarduera bat egitekoa.

Errefortzu saioak ikasleen adin tartera egokituak eta eskolan lantzen dutenarekin loturik daude.

Aisialdi jarduerak egiteko bestalde, hiriko ekipamenduak eta iada Familia Laguna programarekin kolaboratzen duten espazioak baliatzen dira.