FAMILIA LAGUNA PROGRAMA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIRU LURRALDEETARA ZABALTZEA

Astelehenean, otsailaren 19an, Familia Laguna programaren ekintza-esparrua Bizkaira
eta Arabara zabalduko dugula ezagutzera eman genuen, programara Bilboko Arangoiti
Ikastetxe Publikoa eta Gasteizeko Adurtza Ikastetxe Publikoa gehituta. Aldi berean,
Gipuzkoan, Irungo Dunboa ikastetxe Publikoa batuko zaio programari. Azken hau,
aurkezpenaren agertoki izan zen.
Honako zabaltzea, Bilboko Aldaika Heziketa Elkartearekin eta Gasteizko Adsis
Fundazioarekin elkarlanean egingo dugu, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia
eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagunduta egongo da.
Proiektuaren aurkezpenera, Nerea Melgosa eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun,
Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Xabier Migrazio eta Asiloko zuzendaria,
Julen Urkia Dunboa HLHIko ikastetxeko zuzendariak, Lola Boluda eta Garazi Zarauz
Elkarrekin elkarteko koordinatzaileak, eta Gotzone Aranaga eta Xiomara Garache
programan parte hartu duten bi familiek esku-hartu genuen. Azken horiek programan
izandako esperientzia partekatu zuten. Honako
Irungo Dunboa ikastetxean izan zen ekitaldian izan ziren Eusko Jaurlaritzako
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu eta sailburuordea, Migrazio eta
Asiloko zuzendaria, Irungo Udaleko Gizarteratzea arloko ordezkari eta zuzendaria,
Irungo Udaleko kultur aniztasuneko teknikaria, Dunboa HLHI ikastetxeko zuzendaria,
Aldaika eta Adsis elkarteetako kideak, Parean elkarteko kideak, eta, jakina, programan
parte hartzen ari diren familiak. Horietako hiruk programan izandako esperientzia
partekatu zuten.