Martxoaren 23an, Korrika Egiatik igaro zen, eta programako familiek Ametzagaña kalean lekukoa hartu zuten Donostiako SOS arrazakeriarekin batera.
Lekukoa eraman zuten familiez gain, Familia Laguna programan parte hartzen duten Donostiako ikastetxeetako familia asko, eta SOSen lan eta militatzen duten pertsonak bildu ginen proiektuaren egoitzan euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko eta laguntzeko asmoarekin. Merienda, oso giro ona eta emozioa lekukoa hartzeko unearen zain geunden bitartean. Arratsalde horretan gure proiektuaren helburuetako bat partekatu genuen: iritsi berriak diren familiak euskarara hurbiltzea eta familia horiek euskararen alde ere egitea.
Gainera, aurten gure proiektuaren barne hizkuntza-inklusioaren aldeko programa berri bat sortu dela ospatu genuen. “Euskera zure laguna hoberena”. Donostiako 7 ikastetxeetako programako familia migratuetako haurrei saio teorikoak eta ludikoak eskaintzen zaizkie, eskolan euskara bultza dezaten.
Haur horietako hiru, beren ikaskide euskaldunekin batera, Aitor Ikastola eta SOS arrazakeria programako familia batek zeramaten lekukoaren atzetik joan ziren korrika.
Gora Korrika, gora euskara!!!!!