Inklusiorako pilulak

Joan den martxoan, Kutxa Kultur fundazioak finantzatutako “inklusiorako pilulak” proiektua amaitu genuen. Proiektua arrakastatsua izan da parte-hartzeari dagokionez. Zuhaizti eskolako kulturarteko talde eragileak zuzendu du proiektua, eta familia laguna programako 22 familiak parte hartu dute filmaketetan. Euskal kulturan erreferente diren Amaia Aguirre bertsolaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Asier Olaizola pilotari eta Olaitzola sagardotegi ezaguneko jabea ere izan dira proiektuan. Gainera, filmaketa horiei esker, familia parte-hartzaileen arteko harremanak sendotu direla esan dezakegu, eta espero dugu film labur horiek ekainean aurkeztea kultura-aniztasuna ikusarazteko eta balioesteko beste urrats bat izatea.

Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi!