Jakintza ikastolako kulturarteko jaia

Pasa den maiatzaren 27an, Antiguako frontoian Jakintza Ikastolako Kulturarteko Jaia ospatu genuen. Bertan “Gure haurtzaroak” gaiaren inguruan hausnartzeko elkartu ginen ikastolako hainbat familiak. Perú, Venezuela, Honduras, Mongolia, Euskal Herria eta Errusiako jolasak, jostailuak eta hainbat gauza ikusi, ezagutu eta probatzeko aukera izan genuen.

Oso giro polita sortu zen frontoian eta eskolako kulturarteko taldeari eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu egindako lan guztiagatik. Baita ere, zuzendaritza taldeari, Jakingurari, Txirain Elkarteko kideei eta parte hartu zuten familia guztiei.