Kultur aniztasunaren eguna Andoainen

Kultur aniztasunaren eguna Andoainen

Martxoaren 22an, Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna dela eta, eta Andoaingo Kultur Aniztasunerako Ekintza Planaren barruan, haur eta lehen hezkuntzako hiru ikastetxeak (Aita Larramendi ikastola, La Salle Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeak) Leizaran Institutuarekin batera, Goikoplazan elkartu ziren, aurpegiak kolorez margotuta zituztela. Bertan, argazkiz osatutako mural bat egin zuten. Ondoren, 8-10 urte bitarteko ikasleek Andoainek duen kultur aniztasuna balorean jarri eta aldarrikatu zuten euskaraz, gazteleraz, arabieraz, ingelesez, portugesez eta errumanieraz diskurtso bat irakurriz.

Zentro horiek, Maiatzan zehar, artearen gaiari buruzko tailerrak egin dituzte ikasgeletan, eraldaketa sozialari, aniztasun kulturalari eta arrazakeriari buruz. Tailer hauetan, artea hobekuntza sozialak aldarrikatzeko nola erabili ikasi dute, eta horma-irudia osatuko duten argazki hauek egin dituzte.

Andoaingo hiru eskolak eta institutua aspaldidanik ari dira eskolan kulturarteko eredu bat abian jartzen duten proiektu eta programetan lanean, eta arrazakeriaren aurkako hezkuntzaren eta kulturartekotasunaren aldeko apustua egiten dute aberastasun gisa.