Kulturarteko liburuaren eguna 2022

Kulturarteko liburuaren eguna 2022

Apirilaren 23ko astean, Ongi etorri eskolara proiektuaren parte diren eskolek kulturarteko liburuaren eguna ospatu zuten.

Gure eskolak osatzen dituzten hizkuntzei ikusgarritasuna emateko eta aniztasunaren abantaila aprobetxatzeko, eskolaren jatorri desberdinetako familiak ikasgelara hurbildu ziren frantsesez, arabieraz, ukraineraz, ingelesez, euskaraz, mongolieraz, errumanieraz, katalanez eta urduz ipuinak kontatzera, irakurketaren garrantzia ospatzeko.