Martxoak 21: Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Martxoak 21: Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Amara Berri eskolan, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ikasleei zuzendutako jarduera desberdinak burutu zituzten maila eta ziklo bakoitzean; Besteak beste, kulturarteko liburu irakurketa, itzalen antzerkia, dinamika bisuala, hitzaldia eta bideo sorketa. Gurasoak inplikatzeko helburuarekin ere, Guraso Elkartekoek gurasoei zuzendutako hitzaldi bat eman zuten.

Jarduera horiek, Eskola Kulturarteko Talde Eragilearen koordinazioaren bidez (Ongi Etorri Eskolara proiektuaren barruan kokatuta), eta taldeko kide diren Guraso Elkartearen eta irakasleen proposamen eta inplikazioaren bidez antolatu eta burutu ziren.