Mila Kolore programa
Mila Kolore programa Ongi Etorri Eskolara proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektu honek, Gipuzkoako ikastetxe desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.
“Mila Kolore” programa lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei tresnak eskaintzeko helburuarekin sortzen da, ikasleekin kultura-aniztasuna kulturarteko ikuspegitik eta modu ludikoan landu dezaten.
Ikasturte bakoitzean, elkarbizitzarako kulturarteko hezkuntza ardatz duten jardueren bilduma bat osatzen du programak. Jarduera horien helburua ikasleekin arrazakeriaren aurkako hezkuntzaren, bizikidetzaren, elkar ezagutzaren eta justizia sozialaren inguruko balioak, esperientziak eta gogoetak lantzea da. Aldi berean, kultura-aniztasuna ikusarazi eta balioan jarri nahi da.
Edizio honetan, alde batetik, kulturarteko hezkuntza zertan datzan eta haren helburuak zein diren irakurri ahal izango duzue. Bestalde, bilduman bildutako jarduera bakoitzaren helburuak, metodologia, materiala eta emaitzak aurkituko dituzue.