Mila Kolore programaren hirugarren edizioa eskoletan

Mila Kolore programaren hirugarren edizioa eskoletan

Martxoan, “Mila Kolore” programaren hirugarren edizioko saioak hasi dira, Ongi Etorri Eskolara proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetan. Programak gelan kultura aniztasuna lantzeko dinamikak aurrera eramaten ditu 3 eta 12 urte bitarteko ikasleekin, kultura-aniztasuna ikusarazteko eta irakasleei arrazakeriaren aurkako hezkuntzaren inguruko tresnak eta jarduerak eskaintzeko.

Ikasturte honetan, Donostiako eta Andoaingo 9 ikastetxek hartu dute parte programan. Guztira, 21 sentsibilizazio saio, adin desberdinei egokituak, aniztasunari balioa ematea helburu duten jarduera ludikoen bidez.

Gure eskolak mila kolore dituelako!