Su-artean, gure-artean, bigarren topaketa

Atzo, Martxoak 17, Andoaingo Ontza elkarte gastronomikoko sukaldera eraman zuten ”Su-artean, gureartean” ekimenaren bigarren saioa, eta Errumaniako zaporeak izan ziren nagusi arratsaldean. Berrogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuten topaketa horretan, eta Maria Paniccik, Ana Vladeanek, Gabriela Diosek eta Romina Tepesek, Errumaniako hiru errezeta original prestatu zituzten: oilasko zopa, txahal-sarmalea eta Papanasi. Antolakuntzan Ontzako bazkideek, kulturarteko talde eragileko kideek eta Andoaingo ikastetxeetako familiek parte hartu zuten.

Sukaldanitza!!!!!